XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Abian da gabonetako egitaraua

Gabonak ekitaldiz beteta datozkigu.

Gaur arte ekitaldi hauetariko asko burutu dira baina beste asko falta dira oraindik egiteko.

Jende gehien biltzen dituzten ekintzak gainera oraindik heltzear daudenez badugu denbora zertan pasa.

Gabonetako protagonista nagusiak haurrak direnez, abenduaren 28, 29, 30 eta 31an, beraientzat joku eta tailerrak egongo dira goizeko 11etatik 13,00etara.

Egun hauetan bertan baina arratsaldeko 4etan, haurrentzako pelikulak eskainiko dira Udaletxeko Areto Nagusian.

Haurrekin jarraituz, batik bat beraiei hainbeste ilusio egiten dien Errege Kabalgata eskainiko dute Zawopikoek urtarrilaren 5ean.

Aurten ere herrian zehar egingo duten biraren ondoren haurrek zein opari nahi duten eskatzeko aukera ere izango dute.

Astotxo eguna

Astotxo Eguna izango dogu urtarrilaren 10ean.

Bi ekitaldi nagusi izango ditu azken bi urtetan bezala aurtengo Astotxo Egunak, bata aintzinatik datorkigun ohitura zaharra, Egiptorako Ihesaren antzezpena Zawopiren eskutik eta bestea Ansoategi Kultur Elkarteak astoari eskainiko dion omenaldia.

Honako hau duzue egitaraua.

Goizeko 11etan Meza Nagusia zistertarren konbentuan.

Meza amaitu ondoren Egiptorako Ihesa antzezlanaren aurkezpena Zawopi aisialdi taldearen eskutik.

Segidan astoari omenaldia eskainiko zaio Ansoategi Kultur Elkarteak antolatuta eta arratsaldeko 5etan pilota partiduak izango dira kiroldegian.

Aurtengo astoaren omenaldiak gainera berezitasun batzuk izango ditu, lehenengo Goierriko astoen lehiaketa egingo da, eta bigarrenik asto proba burutuko da herriko plazan.

Goierriko astoen leiaketan, Goierriko edozein astojabek parte hartu dezake, baina, gehienez asto bakar bat aurkeztuz. Astoak goizeko 11etan Lazkaoko plazan egon beharko dute.

Bi sari banatuko dira lehiaketan, bata asto onenari 30.000 pezetakoa eta bestea dotoreen prestatuta aurkeztutako astoari, 20.000 pezetatakoa.

Aldi berean, Lazkaoko plazan bertan asto proba jokatuko da.

Axier Abendibar eta Sartzibar Mallabiarrak izango dira partaideak bakoitza asto banarekin, eta asto bakoitzak 500 kiloko harria karriatu beharko du.

Euskal presoak Euskal Herrira

Gabonetarako euskal presoak Euskal Herrira! kanpainaren barnean Senideak taldeak mozio bat aurkeztu zuen Lazkaoko Udaletxean.

Mozio hortan euskal presoen eskubide guztiak errespetatzeko eskatzeaz gain Udalari abenduaren 31n mobilizazioak deitu ditzan eskatzen zen.

Mozioa onartua izan zen eta beraz, abenduaren 31 eguerdiko ordu batean konzentrazioa egingo da Udaletxearen aurrean Udalak deituta.

Moskorrak mus txapelketa

Abenduaren 12an jokatu zen mus txapelketa honen irabazleak Luis Mazo eta Florencio Peromingo zumarragarrak izan ziren, beraientzat beraz, 120.000 pezetako saria.

Bigarrenak, Isidoro Conejo eta Mario Gamiz legazpiarrak, hauek 60.000 pezeta jaso zituzten.

Hirugarrenak Juan Mari Lasa eta Pedro Jose Sanguino herritarrak izan ziren eta laugarren berriz, Isidro del Rio eta Xabier Aldasoro ordiziarrak.

Txorizugarrien lehiaketa

Hauek izan genituen lehiaketa honetan sarituak: 9 urte bitartekoetan, 3. mailako ikasleak.

10 eta 14 urte bitartekoetan lehengoa Alaiak taldearentzat eta bigarren saria Antzar euskaldunak taldearentzat, esaldi onenaren S.G.T. talde jaso zuen.

19 eta 60 urte bitartekoetan lehenak Xarmangarriak taldea eta bigarrenak Azkena taldea.

60tik gorakoetan berriz, Joan eta Iker Agirre eta Patxi Telleriak irabazi zuten.

Ikusleen saria, Sonbrero jauna taldearentzat izan zen.